SARRERA
Esan bezala, 2016eko uztailaren 1etik abuztuaren 29ra ospatuko dira goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, lau txandatan bananduko direlarik:
1. txanda: uztailaren 4tik uztailaren 15era.
2. txanda: uztailaren 18tik uztailaren 29ra.
3. txanda: abuztuaren 1etik 12ra.
4. txanda: abuztuaren 15etik 26ra.
Familia-udaleku hauetan, euskal pilotari buruzko informazio eta praktikak jasotzeaz gain, familiarteko harreman eta elkarrekintza garatzea dugu helburutzat, euskal pilotako hainbat espezialitate eta honetan oinarritutako jolas ezberdinak praktikatuz, betiere jokalarien maila kontuan hartuta.
Alde batetik, gurasoak eta bestetik, umeak arituko dira azken egunean bazkari batekin batera nahastutako kideen arteko partidu bat jolastuko delarik.
Zuen izena ematera animatzen zaituztegu!
* Inskripzio kopuru mugatua
*Informaziorik behar izatekotan deitu "preskripzioa" leihoan jarritako edozein telefono zenbakira.
ETA GAINERA...
Familia-udaleku hauetan gain, beste ekitaldi batzuk ere antolatuko ditugu:
· Urtean zehar topaketak antolatuko ditugu. Hauek hilabetean bitan izango dira, hau da, bi astetan behin. Topaketa guztiak igande goizean izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Tokia Beti Jai instalazioaren barnean izango da (zein frontoietan burutuko den topaketa baina egun bat lehenago baieztatuko da).
· Hitzaldiak ere antolatuko ditugu. Hauen maiztasuna hiru hilabetetan behin izango da. Hitzaldiak pilotari profesional ezberdinek emango dituzte: Olaizola, Irujo, Bengoetxea, … Zehazki pilotari jakin bat joatea nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri eta bera etortzeko gure esku dagoen guztia egingo genuke. Gainera, hitzaldi hauetan zuen galderak egiteko aukera edukiko duzue.
· Azkenik, ikastaroetaz hitz egingo dizuegu. Udaleku hauetan oso ongi pasa duzuenoi eta gehiago dibertitzeko eta ikasteko gogoa duzuenok, ez duzue pilotarekiko esperientzia hemen bukatu behar. Izan ere, familia-udalekuetako begiraleak urte osoko ikastaroak antolatuko ditugu, pilotalari trebeak sortzeko asmoz. Bertan, pilotaren hastapenetik hasi eta progresiboki hobetuz joango zarete, maila altu batera iristeko aukerarekin.