GASTUAK
- Frontoiak: Txanda bakoitzean, 71€ erabiliko dira frontoiak alokatzeko. Beraz, ikastaroaren amaieran 284€ gastatuko ditu erakundeak.
- Autobusa: Lehenengo ostiraleko txangorako autobusa erabiliko dugu; garraio honen prezioa 350€-koa da. Beraz, ikastaroaren amaieran 1400€ gastatuko ditu erakundeak.
- Janaria: Ostiral horretarako ere, picnic-a eramango dugu. Horren prezioa ikastaroaren amaieran 600€-koa izango da gutxi gorabehera (kontuan izanda 30 bat pertsona etorriko direla txanda bakoitzean).
![]() |
| Iturria: Mendizorrotzako frontoiak |
Gastuak guztira, 2284€ izango lirateke (gutxi gorabehera).
MATERIALA
Erakundeak ez du materiala ordainduko. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak eta Euskadiko Pilota Federakundeak utziko dizkigu beharrezko gauza guztiak, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzia fakultateari esker.
Material honen barruan hainbat gauza sartzen dira:
- Konoak
- Gomazko zein larruzko pilotak
- Xisterak
- Palak/Paletak
- Xareak
- Betaurreko eta kaskoak

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina