1.
Eguna:
- Lehenik, euskal
pilotako informazio orokorra eta udaleku hauetan egingo duguna azalduko dugu,
bide batez bakoitzaren aurkezpena egingo delarik.
-Berotzeko, harrapaketetara jolastuko dugu,
harrapatzeko norbait pilotarekin ukitu beharko delarik.
-
Ondoren, pilotarekin erlazioan jartzen hasteko eta kolpea lantzeko jolasak
egingo ditugu (Aurkezpen bideoan agertzen direnen antzekoak)
2. Eguna:
·
Lehenik, egun honetan egingo duguna azalduko dugu.
·
Ondoren, lehenengo egunean bezala, harrapaketako jolasera jolastuko dugu
berotzeko.
- Egun honetan, bi
espezialitate landuko ditugu, progresiboki landuz:
·
PALA MOTZA
* Lehenik,
bakoitzaren ohiko jokaldiak landuko ditugu eta ondoren buruz buruko eta
binakako partiduak jokatzen saiatuko gara.
3.
Eguna:
-Esku pilota lantzeko jolasak lantzen
jarraituko ditugu
![]() |
| Iturria: http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20130816/deportes/mas-deporte/cara-cruz-para-olaizola-20130816.html |
4.
Eguna:
· Lehendabizi, egun honetako
ekintzak azalduko ditugu.
· Ondoren, beti bezala berotzeko
jolas bat egingo dugu, kasu honetan, katearen
jolasa.
- 4.egunean, pala espezialitateekin
jarraituko dugu, hurrengoak landuz:
· GOMAZKO PALETA
· LARRUZKO PALETA
· PALA ZABALA
* Lehenik, bakoitzaren ohiko jokaldiak landuko ditugu eta
ondoren buruz buruko eta binakako partiduak jokatzen saiatuko gara.
5.
Eguna:
· Egun honetan,
txango batera joango gara, Gure Toki frontoira (Alegria-Dulantzi) hain zuzen
ere, ondorengoa egingo dugularik:
-Lehenik, frontoia
eta inguruko tokiei buruzko historia eta bitxikeriak kontatuko ditugu.
- Ondoren, ordurarte
ikasitakoa praktikatzeko aukera izango dugu aipatutako frontoian, taldeak
nahasiak izango direlarik (guraso-seme alabak) horrela adinarteko elkarrekintza
landuz.
- Azkenik, bazkari
txiki bat antolatuko dugu eta Gasteizera bueltatuko gara.
6.
Eguna:
- Kolaborazio jolasak egingo ditugu; bakoitzarentzat zaila den maila batera
ailegatzen den jolas bat asmatuko dugu taldeka, eta ahalik eta denbora gehien
egoera horretan pilota mantentzen saiatuko gara
- Desoreka jolasak: familian jolasteko unea da; gurasoak zailtasuna izango
dituzte haurren aurka jokatzerakoan, maila orekatu batean aritu ahal izateko.
7.
Eguna:
-
Gaurkoan bi espezialitate oso ezberdinez arituko gara.
-Espezialitate hauetaz hitz egingo dizuegu lehendabizi (nola jokatu, zenbat pertsonekin, non jokatzen den,…). Ondoren, espezialitate hauek praktikan jartzeari ekingo diogu:
-Espezialitate hauetaz hitz egingo dizuegu lehendabizi (nola jokatu, zenbat pertsonekin, non jokatzen den,…). Ondoren, espezialitate hauek praktikan jartzeari ekingo diogu:
·
XAREA
·
BOTE LUZEA
8.
Eguna:
– Lehenik, egun honetan
egingo duguna azalduko dugu.
– Ondoren, aurreko
egunean bezala, armiarmara jolastuko dugu berotzeko.
– Egun honetan, bi
espezialitate landuko ditugu progresiboki landuz:
·
PASAKA
·
JOKO GARBIA
9.
Eguna:
-Eskupilotan
landutakoa partiduen eta desoreka jolasen bitartez praktikan jarriko dugu,
guztiak guztien aurka jolastuz.
Iturria: https://www.youtube.com/watch?v=aJKL04M60Lw
10.
Eguna:
Egun
honetan, udalekuetan ikasitakoa praktikan jartzeko, olinpiada txiki batzuk
antolatuko dira talde nahasietan eta ondorengo jolasak praktikatuko direlarik:
1.
Beisbola
(euskal pilotara moldatua)
2. Esku pilota
3. Bote luzea
4. Pasaka
5. Xistera
Ondoren,
parte hartzaileei diploma txiki bat emango zaie eta azkenik, bazkari bat
ospatuko dugu denon artean, udaleku hauei amaiera emanez.




-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak: Oso ongi, datuak jasotzeko iturri ezberdinen erabilera gauzatu dute, batez ere elkarrizketak eginez. IKT tresnak erabili dituzte (bideoak, argazkiak…) eta iturriak zehaztu dituzte. Blog-a ongi ordenatuta dago, dena txukun eta erraz ulertzeko moduan, orrialde ezberdinetan banatuta. Kolaborazio lana ere egin dute, lauak agertzen diren aurkezpen moduko bideo batean.
ErantzunEzabatu-Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak: Proposatutako jarduerak oso ongi azalduta eta esplikatuta daude, eta argi uzten dute irabazi asmorik ez dutela. Liburu eta artikuluen erabilpena gauzatu dute bibliografia atalean eta aurrekontua atalean gastuak eta materiala zehazten dute, oso ondo egina. Azkenik esan beharra dago beraien helburua ere argi uzten dutela.
-Kalifikazioa: 9
-Julen Garcia Leiza, JFKZ-n fakultatea 1. Maila.