Plaza Amadeo Garcia de Salazar s/n
01006 VITORIA (Araba)
Izena: Ogueta
Informazioa:
Ogueta Mendizorrotza izeneko kirol instalazioen barnean kokatuta dago. 1975ean zabaldu zen lehen aldiz eta urteak aurrera egin ahala, pilotaren partidu garrantzitsuen lekuko izan da, 2000 ikuslerentzako edukiarekin. Frontoiaren lurra hormigoizkoa da eta estalirik dago. Gasteizko jaietan (Virgen Blanca) burutzen dira partidarik garrantzitsuenak, hau da, abuztuan. 38,5 metro dauzka eta bertan, eskuz jokatzeaz gain, pala motzera ere jokatu daiteke.
Lehen esan bezala, partidu garrantzitsuak (finalak) burutu dira Ogueta frontoian, eta hauek dira adibide batzuk:
- 3 buruz buruko txapelketa: 1979, 1994 eta 2010eko urteetakoak
- 8 bikoteko txapelketa: 1992, 1993, 1994, 2000, 2006, 2007, 2008 eta 2010 urteetan.
- Lau terdiko 11 txapelketa: 1994-1999 bitartekoak eta 2001, 2003, 2006 eta 2007 urteetakoak.
Zergatik izena du Ogueta?
Frontoiaren izena Araban den pilotari onenaren omenean jarri zen: José María Palacios, Gasteizen jaio zena 1935 eta 2002an hil zen. Buruz buruko bi txapelketa irabazi zituen (1958 eta 1959) eta beste final handien artean, lau terdiko txapelketa jokatu zuen 1954ean. Ogueta deitzen zitzaion beti 20 tantu baino gehiago egiten zituelako eta ia beti 22ra ("hogeita bi", "ogetabi").
Izena: Maitena trinketea
Informazioa:
Trikete hau Beti Jai izeneko instalazioaren barnean kokatzen da, Ogueta frontoia bezalaxe. Beti Jai edifiziora sartzerakoan bi solairu jetxi beharko dituzu frontoietara edota triketera iristeko. Trinketea estalirik dago, kolore berdekoa da eta 30 metro inguru ditu. Ekintzak burutzen ari diren bitartean arropa edota motxilak gorde nahi izanez gero, lehiatila batzuk eskuragarri dituzue trinketearen ondoan. Hortaz gain, bi aldagela ere badaude (bat emakumezkoentzat eta beste bat gizonezkoentzat).
Gure udalekuen ordutegitik kanpo trinketera joan nahi izanez gero, ordutegia goizeko 8:00tatik gaueko 22:00etara da. Ordubeteko alkilerra trinketearen kasuan, 7'10€-koa da.




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina