2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

SARRERA


Aurkezten dizuegun blog honetan, 2016eko uztailaren 1etik abuztuaren 29rarte izango diren "Euskal Pilota eta aisialdi"-aren inguruko familia-udalkuei buruzko informazioa aurkituko duzue.


Esan bezala, 2016eko uztailaren 1etik abuztuaren 29ra ospatuko dira goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, lau txandatan bananduko direlarik:
1. txanda: uztailaren 4tik uztailaren 15era.
2. txanda: uztailaren 18tik uztailaren 29ra.
3. txanda: abuztuaren 1etik 12ra.
4. txanda: abuztuaren 15etik 26ra.

Familia-udaleku hauetan, euskal pilotari buruzko informazio eta praktikak jasotzeaz gain, familiarteko harreman eta elkarrekintza garatzea dugu helburutzat, euskal pilotako hainbat espezialitate eta honetan oinarritutako jolas ezberdinak praktikatuz, betiere jokalarien maila kontuan hartuta.

Alde batetik, gurasoak eta bestetik, umeak arituko dira azken egunean bazkari batekin batera nahastutako kideen arteko partidu bat jolastuko delarik.

Zuen izena ematera animatzen zaituztegu!

* Inskripzio kopuru mugatua
*Informaziorik behar izatekotan deitu "preskripzioa" leihoan jarritako edozein telefono zenbakira.

ETA GAINERA...

Familia-udaleku hauetan gain, beste ekitaldi batzuk ere antolatuko ditugu:
· Urtean zehar topaketak antolatuko ditugu. Hauek hilabetean bitan izango dira, hau da, bi astetan behin. Topaketa guztiak igande goizean izango dira, 10:00etatik 12:00etara. Tokia Beti Jai instalazioaren barnean izango da (zein frontoietan burutuko den topaketa baina egun bat lehenago baieztatuko da).

· Hitzaldiak ere antolatuko ditugu. Hauen maiztasuna hiru hilabetetan behin izango da. Hitzaldiak pilotari profesional ezberdinek emango dituzte: Olaizola, Irujo, Bengoetxea, … Zehazki pilotari jakin bat joatea nahi izanez gero, gurekin harremanetan jarri eta bera etortzeko gure esku dagoen guztia egingo genuke. Gainera, hitzaldi hauetan zuen galderak egiteko aukera edukiko duzue.


· Azkenik, ikastaroetaz hitz egingo dizuegu. Udaleku hauetan oso ongi pasa duzuenoi eta gehiago dibertitzeko eta ikasteko gogoa duzuenok, ez duzue pilotarekiko esperientzia hemen bukatu behar. Izan ere, familia-udalekuetako begiraleak urte osoko ikastaroak antolatuko ditugu, pilotalari trebeak sortzeko asmoz. Bertan, pilotaren hastapenetik hasi eta progresiboki hobetuz joango zarete, maila altu batera iristeko aukerarekin.

11 iruzkin:

  1. Aupa talde, zuen blogari bistarazu txiki bat eman ondoren, ondorengo ondorioak ateratzeko aukera izan dut:
    1- Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez: Elkarrizketen presentzia nabaria da blog honetan, baina nik artikulu edo libururen bat ere ipiniko nuke. Aurkezpenari dagokionez, oso egokia iruditu zait, testua bikain ordenatuta baitago. Ikt tresnen erabilera ikus daiteke, ezarri dituzten zenbait argazkien bidez. Hala ere, bideoren bat gehiago ezarriko balukete emaitza borobilagoa izango litzateke. Bloga orokorrean, oso erakargarria dela esango nuke, oso gustura sentitu naiz bloga irakurtzen nioan heinean. Idatzia erakargarria eta egokia iruditu zait, ortografia akats gutxirekin.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez: Proposatutako jardueren deskribapen luze bat egiten dute sarreran. Honez gain, instalazioen aipamena ere nabarikoa edo begi bistakoa da hemen. Antolatzaile mota ere zehaztu dute blog honen egileek, baita material baliabideen berri ere. Horrez gain, blog honetako egileek, jendea erakartzeko zenbait jarduera antolatu dituzte. Gastu eta diru sarreren kontua ere nahiko garbi adierazita dago blog honetan, baita erabilitako erreferentziak ere. Helburu nagusiei dagokienez, mahai gainean jarri dute, beraien helburu nagusia familien harremana sendotzea dela, beraz ongi adierazi dute daukaten helburua. Txapelketen ideia egokia dela iruditzen zait, era honetara familien arteko harremanak sendotu daitezkeelako. Orokorrean azterturik, irizpide zehatz hauek modu egokian betetzen dituzte blog honetako egileek.
    3- Kalifikazioari dagokionez, esandako guztia kontutan izanik, 9-koa ezarriko nieke, nik Ikt gehiago ipiniko bainituzke.
    4- Ander Garin, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  2. aupa nexkak, zuen blogari bigirada bat eman ondoren, IRIZPIDE OROKORREI dagokienez esango nuke primerakoa iruditu zaindala , informazio iturri desberdinak erabili dituzuela ikus daiteke. Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Bestalde bloga ordenatua eta txukuna azaltzen da, beharrezko irizpiude guztiak erraz aurkitu ditezkeelako. IKT-ari dagokionez, bideo eta argazkiz osatutako blog aberasgarri bat iruditzen zait, eta gainera zuek grabatutako bideoak bloga bere osotasunean aberastu egiten dutela iruditzen zait. Bertan talde lana ikus daiteke. Gainera , nere iritziz testua bikain idatzia dago inongo ortografia akatsik gabe.

    IRIZPIDE ZEHATZEI dagokienez, guztiak betetzen direla esango nuke, gainera famileien arteko harremana sendotzeko ideia paregabea iriditzen zait.

    EBALUAZIOA, aurreko guztia kontuan izanda blog honen nota: 9,5
    Leire Ruiz De Gauna Diez. Jarduera Fisikoa eta Krilolaren zientziak 1.maila

    ErantzunEzabatu
  3. Euskal pilotako familia udalekuei inguruko blog hau jenderen aurrean aurkezteko egokia da. Irakasleak eskatutako eduki guztiak sartzeaz gain blogari erakargarritasuna eman diote bertan ezarritako IKT baliabideei esker.
    Ebaluazio irizpide nagusien arloan e- rubrika errespetatu dutela esateaz gain (informazio iturriak, IKT tresnak,hizkuntzaren erabilera zuzena, argitasuna...) zenbait bideo zintzilikatu dituzte informazioa argitzeko. Horrek blogaren edukia aberastu du.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan beste horrenbeste, eskatutako urrats guztiak bete dituzte sartu beharreko eduki guztiak jarriz. Beraz, egindako lanari jarraipena emateko, proiektuarekin aurrera jarraitzera animatuko nituzke.
    Kalifikazioa: 9,5
    Martxel Intxausti Lasarte, 1.go mailako ikaslea

    ErantzunEzabatu
  4. IRIZPIDE OROKORRAK
    Irizpide orokorrei dagokionez gehienak era egokian bete dituzte eta faltan ikusi ahal dudan bakarra artikulu gehiagoren bate do liburu bat jartzea nire ustez. Hala ere, elkarrizketak ikusi ahal dira.
    Aipatu beharrekoa da IKT tresnen erabaliera, beraiek eginiko bideo bat jarri dutelako, nolako ariketak egingo diren argitzen laguntzen duena.
    Antolaketa egokia eta erraz aurkitu daiteke bilatu nahi duzuna.
    Kolaborazio ere argia da, batik bat guztien artean bideo bat egin dutelako.
    Azkenik hizkuntzaren arloa egokia da, akats nabaririk ez daudelako.
    IRIZPIDE ZEHATZAK
    Guztiak betetzen dituzte era argian eta luze eta ondo azalduta, bakarrik pega bat ateratzearren txapelketen ideia ona iruditzen zait baina era berean ez hainbeste, askok bakarrik ondo pasatzea nahi dutelako eta ez beste batzuen aurka jokatu, eta horrek zenabit persona ez apuntatzea ekar lezake.
    EBALUAZIOA
    Primerako lana burutu dutela argi dago horregatik nik 9,5 merezi dutela usted dut.
    Jon Garoa Muro Lopez de Munain, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. Maila

    ErantzunEzabatu
  5. 1. Irizpide nagusiak:
    Ikusten denez, irizpide nagusiak primeran bete dituzte, iturri ezberdinak erabili dituztelarik (elkarrizketak gehienbat). Gainera, IKT baliabideei dagokionez, bideo eta argazki ugariz osatu dute, beraiek grabatutako bideoak hurbiltasuna emanez. Bloga oso ongi idatzita dagoela uste dut, akatsik gabe eta txukuntasun osoz.

    2. Irizpide zehatzak:
    Primerako bloga dela iruditu zait, irizpide guztiak betetzen baitituzte, faltan ikusi dudan gauza bakarra materialari buruzko zehaztasun handiagoa delarik. Gainera, pilotan jolasten disfrutatzen den bitartean familiarekin harremanak estutzeko modu bikaina proposatzen dutelako.
    3. Hortaz, nik uste dut 9’25 bat merezi dutela.
    4. Naia Lopez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1.maila

    ErantzunEzabatu
  6. Bloga, hasiera-hasieratik, oso erakargarria iruditu zait, landua eta txukuna, informazioa aurkitzea erraza da, babesleekin eta guzti! Hizkuntzaren erabilera ona, ortografia akats larririk ez. Helburua eta nori zuzentzen zaion hasieratik argi utzi dute. Taldekide guztien partaidetza somatzen da, irudi zein bideoetan kide guztiak azaltzen baitira. Azpimarragarria iruditzen zait, argazkien erabilera azalpenak argiagotu daitezen, oso lagungarria da jendearentzat. IKTak erabili dituzte, hasierako bideoa proiektuaren islada ona da. Erreferentzia ugari erabili dituzte. Familiari egindako elkarrizketa, batez ere, oso erabilgarria iruditu zait, familiak baitira zehazki zuen proiektuko iturri; hala ere, nik artikuluren bat gehiago jarriko nuke.
    Hau guztia kontuan harturik, bikain nota merezi duzuela uste dut, 9.
    Xabier Larrazabal, JFKZ. 1. maila.

    ErantzunEzabatu

  7. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak

    Hasteko, ideia ona iruditzen zait familiari dedikatutako udaleku batzuk sortzea, izan ere, ez nuen inoiz entzun horrelako zerbait eta erakargarria iruditzen zait. Blogak iturri desberdin asko dituela iruditu zait, eta horrek oso aberatsa egiten du dena, informazio asko eta osatua dago eta. Blogaren aurkezpena oso egokia iruditzen zait, dena argi aurkitu baitaiteke. IKT tresna ugari erabili dituzte bai bideo eta argazkiak eta horrela dinamikoa eta ikusgarria izatea lortu dute, eta ez da astuna egiten; hori garrantzitsua iruditzen zait, izan ere, zerbait astuna egiten bazaigu segituan alde batera uzteko ohitura dugu, baina kasu honetan astuna egiten ez zaigunez irakurtzen jarraitzen dugu eta edukiak ikusten. Diseinuari dagokionez oso ondo dago nire ustez, lehen esan bezala argi dago dena eta erraz aurki daiteke dena. Hizkuntza aberatsa erabili dute eta ez dute inolako akats ortografikorik.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak

    Blogaren helburua argi uzten duen sarrera bat du blogak, eta atal desberdinetan sartu aurretik badakigu blogaren nondik norakoa, gutxi gora behera. Zein antolatzaile mota den esaten dute irakurleok jakin dezagun eta baita haren ezaugarriak ere. Udaleku hauetan parte har dezaketenen ezaugarriak ere esaten dute, familia udalekuak dira, eta familia hitza bere osotasunean hartuz eta hori betetzen dutenek parte har dezakete udaleku hauetan. Instalazioei buruz hitz egiten dute eta hauei buruzko informazioa ere ematen digute. Giza baliabideei dagokionez, haiekin kontaktuan jartzeko bidea ematen dute, eta hau garrantzitsua da horrelako aisialdi mota bat aurkezten dugunea. Material baliabideei buruz informazio oso osatua aurkezten dute. Udaleku hauen helburuak argi uzten dituzte informazioa ematen dutenean. Udalekuetan egingo diren motak eta jarduerak azaltzen dituzte, zehaztasunez; honek eragina izan dezake jendea inskripzioa egiteko garaian, izan ere, jarduerak ez badaude zehaztuta ziurgabetasuna sortzen da eta horren arabera famili bat apuntatu daiteke edo ez. Udalekuak egiteko izango dituzten gastuak argi azalduta daude eta baita izango dituzten diru-sarrerak ere. Lehen ere aipatu dut, erakargarria dela burutuko diren jarduerak eta blogaren aurkepezpena erakargarria baita. Erreferentziak argi azalduta daude, eta zehatzak dira. Amaitzeko, elkarrizketak irakurtzeko garaian atal bat horri dedikatuta dago eta erraz aurki daitezke.

    Kalifikazioa 9,5

    Maria Granado Arrieta
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien 1. maila

    ErantzunEzabatu
  8. 1.Irizpide orokorrak
    Lehenik eta behin blogak itxura erakargarria duela aitortu behar dut, gauzak argi eta garbi ikusten dira eta koloreekin asmatu dutela uste dut. Informazio iturri ezberdinak erabili dituztela ikus genezake eta IKT-ei dagokienez, bai argazki eta baita bideoak ere erabili dituzte, bloga gehiago aberastuz eta lehen aipatutako erakargarritasuna handituz (gainera beraiek grabatutako bideo bat jarri dute). Hizkuntzaren erabilera egokia dela ikus genezake eta akats gramatikal nabarmernik ez dut antzeman.

    2.Irizpide zehatzak
    Atal honi dagokionez, bete beharreko baldintzak bete dituztela uste dut. Izan ere, helburua zein den argi azaldu dute, parte hartzaileen perfila zein izango den ere zehaztu dute, bertan burutuko diren jarduerak azaldu dituzte, gastuak ere garbi utzi dituzte, baliabide materialak ere zehaztu dituzte. Beraz, atal hau ondo bete dutela errepikatzen dut.
    3.Hau guztia kontuan izanik, nire ustez 9 bat merezi dute.
    4. Xiker Lizasoain

    ErantzunEzabatu
  9. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokionez, oso erakargarria egin zait familiari dedikatutako udalaeku bat sortzea, uste dut ideia oso ona eta desberdina dela. . Bloga osatzeko informazio iturri desberdinetatik atera dute informazioa. Blogaren aurkezpenaegokia iruditzen zait, eta diseinua egokia da, dena ongi ordenatuta dago eta gauzak argi aurki daitezkeelako. IKT tresna nabaria da blog honetan, bideo eta argazkiak jarri dituzte, honela bloga dinamikoagoa eta ikusgarriagoa egiten. Hizkuntzaren aldetik, akats gramatik nabarmenik ez dut antzeman, beraz, hizkuntzaren erabilera egokia dela esango nuke.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokionez, blogak sarrera du eta bertan oso argi daude helburuak. Udalekuko partehartzaileen ezaugarriak finkatuta daude (familia). Kontaktuan jartzeko bidea ematen dute. MAterial baliabidei buruz oso osatua dagoela esango nuke. Udalekuan egingo diren jarduerak zehaztuta daude. Udalekua egiteko beharko duten gastuak azalduta daude eta diru sarrerak ere (partehartzaileak odaindu behar dutena).

    3. Kalifikazioari dagokionez, lan ona egin dutela esango nuke eta esandako guztia kontuan hartuz 9koa jarriko nieke.

    4. Andrea Gandiaga Urgell, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. maila.

    ErantzunEzabatu
  10. Informazio iturri ugari erabili dira, elkarrizketak, artikuluak, liburuak... Erreferentzia guztiak egokiak dira eta informazio ugari gehitzen diote garatu nahi duten proiektuari. Sarreran oso ongi azaltzen da blogaren nondik norakoa eta baita zein den familia udalekuaren helburua. Hala ere argazki edo bideo gehiagorekin tartekatuta irakurmenean lagunduko luke. Hasierako bideoa oso dibertigarria da eta antolatzaileetara gerturatzen laguntzen du. Bloga ongi ordenatua dago eta irizpideak erraz aurkitzen dira, idatzia oso aberatsa da eta ez dago ortografia akatsik. Lan handia egin duzue instalazioen informazioa eta alokairuen prezioak jasoz, gainera gastu guztiak agertzen dira eta hauek ordaintzeko babesleak ere.
    Nire kalifikazioa 9,5 da
    Jon Gamboa Aldaba, JFKZ 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  11. Informazio iturri ugari erabili dira, elkarrizketak, artikuluak, liburuak... Erreferentzia guztiak egokiak dira eta informazio ugari gehitzen diote garatu nahi duten proiektuari. Sarreran oso ongi azaltzen da blogaren nondik norakoa eta baita zein den familia udalekuaren helburua. Hala ere argazki edo bideo gehiagorekin tartekatuta irakurmenean lagunduko luke. Hasierako bideoa oso dibertigarria da eta antolatzaileetara gerturatzen laguntzen du. Bloga ongi ordenatua dago eta irizpideak erraz aurkitzen dira, idatzia oso aberatsa da eta ez dago ortografia akatsik. Lan handia egin duzue instalazioen informazioa eta alokairuen prezioak jasoz, gainera gastu guztiak agertzen dira eta hauek ordaintzeko babesleak ere.
    Nire kalifikazioa 9,5 da
    Jon Gamboa Aldaba, JFKZ 1.maila.

    ErantzunEzabatu